martes, 4 de febrero de 2014

izarren hautsa

Eguraldi narrax honen tartean, egun dotore batzuk topatzeko aukera izan genuen pasa den astean. Aureko ibarran, mendiaz eta elur berriaz gozatzeko aukera ez genuen galdu, Pichebrou eta Augas mendien magaletan momentu onak bizi genituelarik. Ta askotan bezala, musika datorkit burura, kasu honetan Laboaren izarren hautsa kanta. Hitz sakonak eta musika ederra;

http://www.youtube.com/watch?v=AnYnKrpZGqk
Izarren hautsa egun batean bilakatu zen bizigai,hauts hartatikan uste gabean noizpait giñaden gu ernai. Eta horrela bizitzen gera sortuz ta sortuz gure aukera, atsedenik hartu gabe: lana egiñaz goaz aurrera kate horretan denok batera gogorki loturik gaude.
Gizonak ba du inguru latz bat menperatzeko premia,burruka hortan bizi da eta hori du bere egia. Ekin ta ekin bilatzen ditu, saiatze hortan ezin gelditu,jakintza eta argia; bide ilunak nekez aurkitu lege berriak noizpait erditu, hortan jokatuz bizia.
Gizonen lana jakintza dugu: ezagutuz aldatzea,naturarekin bat izan eta harremanentan sartzea. Eta indarrak ongi errotuz, gure sustraiak lurrari lotuz,bertatikan irautea: ezaren gudaz baietza sortuz, ukazioa legetzat hartuz beti aurrera joatea.
Ez dadukanak ongi ahi daki euketzea zein den ona, bere premiak bete nahirik beti bizi da gizona. Gu ere zerbait ba gera eta gauden tokitik hemendik bertan, saia gaitezen ikusten: amets eroak bazterturikan, sasi zikiñak behingoz erreta bide on bat aukeratzen.
Gu sortu ginen enbor beretik sortuko dira besteak,burruka hortan iraungo duten zuhaitz-ardaska gazteak. Beren aukeren jabe eraikiz ta erortzean berriro jaikiz, ibiltzen joanen direnak : gertakizunen indar ta argiz gure ametsa arrazoi garbiz egiztatuko dutenak.


Eta ametsa bilakaturik egiaren antziduri herri zahar batek bide berritik ekingo dio urduri; guztian lana guztien esku jasoko dute sendo ta prestu,beren bizitzen edargai; diru zakarrak bihotzik eztu, lotuko dute gogor ta hestu haz ez dadin gizonen gain.
Gu sortu ginen enbor beretik sortuko dira besteak,burruka hortan iraungo duten zuhaitz-ardaska gazteak. Beren aukeren jabe eraikiz ta erortzean berriro jaikiz, ibiltzen joanen direnak

5 comentarios:

  1. ederra Iban! Argazki bikainak beti bezala...

    Hori bai kanta Xabier Leterena da! Nahiz eta Laboaren bertsioa ezagun egin...

    ResponderEliminar
  2. jeje bai banekien kanta berez Leterena zela, baina Mikelen bertsioa politagoa da!!

    ResponderEliminar
  3. Argazki ederrak eta musika polita!!!niiretzat bigarren argazkiak badu zerbait oso berezia...lasaitasuna...
    Segi gozatzen!

    ResponderEliminar
  4. polita sarrera, politak argazkiak eta oso polita abestia ere. Oso ongi dabil ekintzarekin.

    ResponderEliminar
  5. Aupa Ibantxo vaya fotazas, como habeis disfrutado, casi tanto como el maestro Laboa cantando este tema
    Segi orrela¡¡¡

    ResponderEliminar