Segurtasuna elurjausi inguruneetan


FORMAKUNTZA IKASTAROAK. EUSKARAZ!!



SEGURTASUNA ELURJAUSI INGURUNETAN (SEI-1)

Elurjausi ingurunetan segurtasunez mugitzeko oinarrizko ikastaroa dugu hau. Honen helburuak honako hauek dira:

-Elurjausi ingurunea nolakoa den ezagutu.
-Irteera bat prestatzen ikasi (EAB, meteo, kartografia etabar…).
-Elurraren geruzapena eta elurjausien arteko harremana ulertu.
-Arriskua kudeatzeko teknikak landu.
-Autoerrskate teknikak ikasi eta landu.

Ikastaro hau ACNA ren formakuntza planaren barne dago eta haren iraupena 18 ordukoa izango da (6 ordu teorikoak eta beste 12 praktikoak)

-NORI DAGO ZUZENDUTA?
Elurretan ibiltzen den pertsona ororentzat egokia da, ez da behar aurreko formakuntza izatea. Bereziki, pistaz kanpoko eskiatzaileentzat, alpinistentzat eta mendiko eskian diharduen jendearetzako zuzenduta.


-ZER BEHAR DUGU?
-Mendiko federatu txartela (gomendatuta)
-Elurretan mugitzeko materiala eta arropa egokia. EBDa (elurjasi biktimen detektagailua), pala eta sonda.

-NON BURUTUKO DITUGU IKASTAROAK?

Mendebaldeko Pirinioan. Baldintzen arabera erabakiko dugu.

-DATAK:
-Abenduak 26, 27 eta 28
-Urtarrilak 13, 14, 15
-Otsailak 10, 11, 12
-Martxoak 10, 11, 12
-Bestelako datak aukeratu daitezke arazorik Gabe



-PREZIOA:
-150 euro pertsona bakoitzeko, ACNAren ziurtagiria eta seguroak barne. ACNAko bazkideentzat %10 ren beherapena
-Bertan ez da sartuko ez garraiorik, ez lo edota jateko beharrezkoa den guztia.



-Informazioa eta izen ematea:



nafargidak@gmail.com
elurjausi@gmail.com


No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada