martes, 22 de marzo de 2016
Astun egunak, hauts egunak
Berandu bada ere, elurrez lepo ditugu Pirinioak. Ta ohi bezala, topera bizitzeko egunak ditugu hauek. Azkeneko astea dudarik Gabe sasoiko onena izan dugu, ta hainbat bazter arakatzen ibili gara. Astunen negu osoa lanean jardun eta gero, ekaitz eta elurteen artean, han bertan bizi izan genuen egunik politena, aspaldi dastatu enuen hauts sakon eta arinean. Ustegabeko sorpresa Jordi, Josu eta Andonirekin bizitakoa!
Andoni Iriarte, La Racako malden maisua. Tentuz dabilen eskiatzaile indartsua.
.
Baino puntu honetara iristeko, egunak eta egunak pasa ditugu hango txokoetan lanean. Urte berezia izan da, eta elur kontuetan master bat bezala izan da neretzat. Ivan Moner, Jordi Gavalda, Jon Apodaka, Montse Bacardit, Txema Arteta eta Sara Orgueren eskutik zuzenean ikastea mundiala izan da!
Jon Apodaka, A Lurteko nibologoa. Berarekin zulo asko egin eta gero, oparitxo batzuk topatu ditugu tarteka. Elurjausi baten orbainean lan egiteko aukera ezin dugu inolaz ere galdu
Orbainan
Lan osteko plazertxoak...egun asko gogorrak izan diren arren, gogoratzekoak ere badira.
Elur arinetan
Josuk ere gozatzen badaki
Jordi ongi pasatzen
Zelako eguna
Egun osoa bideak zabaltzen
fronterako jeitsieretan gozatzen
Holako egun bereziak nik behintzat ez ditut urtero topatzen. Hau bai oparia!
Etiquetas:
astun,
esquí pirineos,
la raca,
ski pyrenees
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario