sábado, 17 de agosto de 2013

Inoiz

Ez al duzue inoiz eduki abesti bat buruan, behin eta berriz errepikatzen zaizuena? Nere kasuan Berri Txarrak en faq kanta izan da azkeneko boladan. Modu obsesiboan, etengabe... http://www.youtube.com/watch?v=erlKrjrXyXI
Neurtu al duzu inoiz, nahi duzuna ta behar duzunaren tarteko distantzia? Egin al duzu hori laburtzeko, behar zen guztia?
Aurkitu al duzu inoiz esangabekoen hondakinetan, bilatzen zenuena? Isiltasunaren forma ezberdinak, hitz higatuetan?
Inoiz...
Kalkulatu al duzu aukerak dakarren galera horren neurria?
Ta inoiz gogoratzen zara norabidea aldarazi zizun berriaz?
Ta inoiz eman ote duzu urrats ergelen bat, ondorioak doitu gabe?
Ta inoiz, utzi al dituzu esaera zaharrak, bere horretan zahartzen?
Ta inoiz galdetu al duzu nora joan daitekeen betiko galdu den denbora?
Inoiz ihes egitea ezinbestekoa balitz, norantz bota lehenengo pausua?
Inoiz erre zintuen su horrek berak, argitu zizun jarraitzeko bidea Ibili, erori eta altxatzearen, oinarrizko legea
Ikastearen dema ala dema bera irakaspen, ber gauzak dira...